XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteak aurrera dijoaz,
arpegia ximurtzen,
begi dizdira galtzen,
auxen da tankera!
ispilluan ikusten detana!
ara nola arkitzen dan
zure maite zana.

Beti zure galdez,
aztarrenik, iñun ez,
arkitzen bazaitut,
jungo naiz zure gana,
zure itz-erditxo bat
neretzako da... dana.

ZALANTZA

Zure zai nago, ene maitea
Urruti zera arkitzen,
arratsaldero betiko orduan
leioan, zure zai naiz egoten.

Nere illeak zuritu dira,
igaro dira ainbeste urte!
Ezin etsi ta, leio ondoan
amets gozoetan, noiz arte?
Itxasora begira beti,
bera dagolako bion artean,
zu urruti Ameriketan,
eta ni? Nere erri txiki maitean!
Ai egoak banituzke
txoria lez, egan juateko!
Txoko guziak miatu
ta, zu zauden tokian jeisteko.

Baldin arkituko bazinduzket
beste maitearekin,
egoak jaso ta aizeak
eraman nazala berakin!.